ZER JAN, HURA (OGIA) IZAN
Ikasleek ogi unibertsal, osasuntsu eta jasangarri bat ekoiztu behar dute. Bidean mikrobiologia, fisika eta kimika, matematika, anatomia aplikatua eta ekonomia irakasgaien curriculumeko elementuak lantzen dituzte. Diziplinarteko proiektu bertikal bat da. Ekimenak parte-hartzaileei aukera ematen die curriculum berriaren gaikuntza osoa lan egiteko, STEM barne. Ikas-egoera (PBL) irekia eta bihurria da, nutrizioa, osasuna eta ingurumen gaiak izaten ohi dira, beraz ikasleek erronkari galderak, aieruak eta hipotesiak sortzeko aukera ematen die, eta horrekin loturik sormena edo berrikuntza. Ikerlarien eta irakasleen laguntzaz ikaslea bideratzen ditu horien ikerketa txikiak. Ogiaren ekoizpenean programak baditu ezarrita talde kooperatiboaren jarduerak, ikerketa txikiak barne, laborategiko tresnen erabilera (Biologia eta Fisika-Kimikako laborategiak eta tresnak erabiltzen dira), hitzaldiak (UPV-EHU ikerlariekin nagusiki) bisitak (Bergarako Zientzia Laboratorium). Sariak eta bidaiak (Danimarkako Erasmus + edo Elhuyar Azokako saria) oso motibagarriak izan dira.
- Taldearen izena
- ZER JAN, HURA (OGIA) IZAN
- Taldekideak
-
- Iratxe Blanco Londoño
- Jon Zurdo Diaz
- Alain Garcia Otero
- Eneritz Muñoz Prado
- Irakaslea / tutorea
- Xabier Monreal Pinillos
- Ikastetxea
- Botikazar BHI
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara