ZER (OGIA) JAN, HURA IZAN

Taldearen izena
ZER (OGIA) JAN, HURA IZAN
Taldekideak
  • Araitz Zamacona
  • Saioa Oliden
  • Lorea Anglada
  • Iria Vilas
Irakaslea / tutorea
Marta Anza Hortalá
Ikastetxea
Botikazar BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Bilbo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • Fisika / Kimika
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 616 KB


Ikertzaileen balorazioak

Gorka Garai

Kimika fakultatea

UPV/EHU

 

Kaixo Lorea, Saioa, Iria eta Araitz!

Zorionak egindako lanarengatik! Oso interesgarria iruditu zait, eta irakurtzeko oso eramangarria!
Hasteko, aitortu behar dizuet oso erakargarria suertatzen zaidala gure eguneroko bizitzan ditugun fenomeno, elikagai, arropa, sendagai eta abarren atzean dagoen kimika. Ezagutzen dugun jendearen gehiengoak ogia jaten du egunero, baina nork ezagutzen du ogiaren eta haren ekoizpenaren atzean dagoen kimika? Nik kimika organikoaren arloan egiten dut lan, eta konposatu organikoak, dakizuenez, elikagaietan aurkitu daitezke (glutena eta azido laktikoa, adibidez).
Lana modu oso argian antolatuta dagoela iruditu zait, adibidez, metodologian sakondu aurretik azido laktikoa eta glutena zer diren azaldu duzue, eta baita ogian duten garrantzia. Hurrengo txostenei begira, aholku sinple batzuk etorri zaizkit burura:
- Irudien azpian, “1. Irudia” oina idaztea komenigarria da.
- Azido-base balorazio bat edo beste esperimenturen bat egiten baduzue, argazkiak atera ditzakezue.
Azkenik, prozedura esperimentalari buruz zalantza bat izan dut: ama orearen pH-a neurtzean edota azido laktikoaren kontzentrazioa determinatzean, ama orea urarekin nahastu ondoren disoluzioa iragazi duzue orea kentzeko?
Berriro ere, zorionak egindako lan bikainarengatik eta zorte on!