Zer (ogia) jan, hura izan
- Taldearen izena
- Zer (ogia) jan, hura izan
- Taldekideak
-
- Yeray Arranz
- Salma Fathallah
- Altea Garzón
- Elsa López
- Irakaslea / tutorea
- Maider Alvarez Villate
- Ikastetxea
- Botikazar BHI
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- Fisika / Kimika
- Osasuna
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 367 KB
Ikertzaileen balorazioak
Leire Lekunberri Odriozola
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
UPV / EHU
Kaixo ekipo! Zorionak burutu duzuen lan bikainagatik!
Gaur egungo gainpopulazioa eta honen ondoriozko gainprodukzioa oinarritzat hartzea zuen gaia aukeratzeko, gainprodukzio honek osasunaren duen lotura azpimarratuz, oso gai interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait! Nik beste eremu batean dihardut ikertzen (neurozientziak) baina gai hauek mahai gainean jartzea guztion ardura dela uste dut eta asko gustatu zait zuen proposamena! Asko gustatu zait baita ere zuen bideoa ikustea, nik lan egiten dudan laborategia ez da zuenaren oso desberdina!
Lanaren antolaketa oso egokia iruditu zait, material eta metodoak eta prozedura oso modu garbian antolatu dituzue eta aurrekarietan arazoaren planteamendua oso ondo plazaratu duzue.
Proiektua aurrera eramaten baduzue, honen hobetze aldera agian ondo legoke oraindik labean sukaldatu aurretik dagoen industria okin bat lortu eta neurtu dituzuen parametroen konparaketa egitea. Bukatzeko, erabili duzuen bibliografia testuan erreferentziatzea gomendatzen dizuet, irakurleak zalantzaren bat izanez gero edo interesgarria iruditu bazaio eta gehiago irakurri nahi badu, nora jo jakin dezan. Artikulu batetik esaldi bat atera baduzue, esaldi honen amaieran parentesi artean lehenengo autorea eta urtea jarriz.