Zubi Altxagarria VII

Bi herrien arteko ibai bat txirrindaz gurutzatzeko zubia egin behar da.
Taldearen izena
Zubi Altxagarria VII
Taldekideak
  • Matthew David Carvaca López
  • Aitana Blázquiz Pájaro
  • Aner Artola Medina
  • Kemberley Jasmina Álvarez Zuniga
Irakaslea / tutorea
Iker Martiarena Feijoo
Ikastetxea
Maria Reina Eskola
Maila
dbh2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • ingurumena / Ekologia
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1108 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo: gazteak! Oso lan interesgarrian lan egiten ari zarete!

Garatzen ari zaretan zubi altxagarriaren proiektua interesgarria iruditzen zait, nahiz eta nik beste arlo batean ikertu (fabrikazio mekanikoa). Ikertzeaz gain, Ingeniaritza Mekanikoko irakaslea naiz. Emakume-portzentaia ikasketa hauetan baxua da eta emakume ingeniari erreferenteen bila nabil hauek ikusarazteko. Aurkeztu duzuen dokumentuko Emily Roebling eta Dorothy D. Buchanan ez nituen ezagutzen eta adibide bezala erabiliko ditut etorkizunean, eskerrik asko!

Aurkeztu duzuen dokumentuan ikusi daiteke metodologia zientifikoan aurrera eman behar diren urratsa nagusiak, ondorioak eta etorkizuneko lana kenduta, kontuan hartu dituzuela baina txostenean ez da adierazten landu direnik, aipatu egin direla bakarrik. 12. Orrialdean zuen zubiaren osagaiak eta programazioa aurkezten duzue eta komenigarria litzateke bete beharreko mugimenduak deskribatzea.

Hurrengo mugarrirako txostena gehiago lantzea eskatzen da hobeto ebaluatu ahal izateko. Ondorioak, etorkizuneko lanak eta erreferentzien edo bibliografia atal bat gehitzea bukaeran beharrezkoa litzateke.

 

Edurne Iriondo Plaza    

Bilboko Ingeniaritza Eskola        

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)