Hidro-Ingurumen Prozesuen Ikertaldea (HGI) (UPV/EHU)

Hidro-ingurumen prozesuen ikertaldeko (HGI) geologook urak baldintzatzen dituen prozesu naturalak aztertzen ditugu: uraren ibilbidean, euritik hasi eta itsasorainoko bidean, azalean zein lurpean gertatzen diren prozesuak. Glaziarrak, ibaiak eta lurpeko urek eragindako karstak eta hauek utzitako sedimentuak ere aztertzen ditugu, iraganeko klimaren kutxa beltzak direlako. Prozesu horiek gure inguruko paisaia, arriskuak eta ekosistemetako oinarriak (lurzoruak, hezeguneak, …) baldintzatzen dituzte. Paisaiako formak eta urak utzitako aztarnak aztertuz iraganetik orain arteko uraren eta klimaren historia irakurtzen dugu geologook, egungo eta etorkizuneko klima aldaketaren testuingurua ulertzeko asmoz.