CensOr2
- Taldearen izena
- CensOr2
- Taldekideak
-
- Iñaki Romero .
- Daniel Zambrano .
- Iker Chirapozu .
- Arkaitz Guerrero .
- Irakaslea / tutorea
- Amaia Landajo Bernaola
- Ikastetxea
- Artxandape Ikastola
- Maila
- dbh4
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Ingeniaritza teknologia
- Osasuna
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 1809 KB
Ikertzaileen balorazioak
Kaixo denoi!
Lan ederra eta oso interesgarria iruditu zait benetan, zorionak!
Oso ideia ona eta berritzailea aurkeztu duzue. Egia esanda, nik neurozientzietan ikertzen dut, beraz, gai honetan ez naiz aditua. Baina, zuei esker asko ikasi dut, izan ere, oso argi eta txukun azaldu duzue lana. Amaieran aipatzen duzuenez, aurrera jarraitu eta leihoak nola ireki daitezkeen ikasi. Teknologiarekin ondo moldatzen zaretela dirudi, beraz, hortik jarraitu, animo!
Ipini dituzuen irudiak, bakoitza bere izenburuarekin, oso egokiak iruditu zaizkit. Lana irakurri heinean eta garapena jarraitzeko erraztasuna ematen dute. Gainera, zoriontzekoa da hainbat tresna online erabili dituzuela diseinu ezberdinak egiteko; horiek ikasten erabiltzea eta lan txukuna egitea zaila baita. Horrez gain, erreminta ezin hobea da brain storming-a erabiltzea hasieran, “arazo” baten aurreko konponbideak bilatzeko eta denak zuen ideiak gainerako kideei aurkeztu ahal izateko.
Bestalde, hurrengorako hobetzeko asmoarekin, pare bat gauza baino ez nituzke aipatuko. Hasteko, lan bat entregatu aurretik ortografia berrikusi, eta, zalantzak edukiz gero, laguntza eskatu. Azkenik, egileen izen-abizenak ipintzeko ohitura hartu beti. Lan handia eta polita egin duzue, egileak nortzuk zareten jakitea ondo legoke.
Maitane Serrano Murgía
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)