Teknologiaren adikzioa

Taldearen izena
Teknologiaren adikzioa
Taldekideak
  • Unai Huici .
  • Unai Kortabitarte .
Irakaslea / tutorea
Amaiur Alkain Aldaz
Ikastetxea
La Salle San Luis Ikastetxea
Maila
dbh1
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 992 KB


Ikertzaileen balorazioak

Amaia Munarriz Ibarrola

Letren Fakultatea

UPV / EHU

 

Kaixo ikertzaile gazteak!

Zuen proiektua oso interesgarria da, eta pandemia ondorengo garai honetan
gaurkotasun handikoa, gizartean oso zabaldua dagoen kezka bat baitu
aztergai, zorionak! Oso abiapuntu egokia da uneko errealitatearen berri
izateko, galdetegi batez baliatu eta datuak bildu eta aztertzea.
Uste dut zuen lanaren alderdirik aipagarriena hori dela, hots, datu enpirikoak
bildu eta aztertu dituzuela. Gainera datu-kopuruari dagokionez, LH5, LH6 eta
DBH1eko ikasleen datuak bildu dituzue, beraz, lagina nahiko handia ematen
du! Nik ere ikerketa enpirikoak egiten ditut hizkuntzaren erabileraren inguruan
(baita galdetegietan oinarrituta ere!), eta halakoetan, garrantzi handikoa da
metodologian zehaztasun gehixeago ematea, adibidez, laginaren tamaina
(maila bakoitzeko zenbat ikasle?), etab. Oso ongi egin duzue galdetegia bera
partekatu duzuelako, hori ohiko prozedura izaten da galdetegietan
oinarritutako ikerketetan! Eta nabarmendu nahi nuke anonimotasuna ere
gorde duzuela, egin ohi dugun moduan!
Txostena hobetze aldera, gomendatuko nizueke adituez ari zaretenean
informazio-iturriak eta egileak zehaztasunez aipatzea. Zientzian garrantzi
handikoa baita egiletza aitortzea!
Bestalde, zenbait alderdi formal hobetu daitezke, adibidez, orrialdeak falta
dira, grafikoak numeratzea eta testuan horiei erreferentzia egitea lagungarria
izango litzateke irakurlearentzat. Azkenik, hainbat akas gramatikal daudenez
(aditzen komunztadura, ortografia, puntuazioa), txostena berrikusi eta
zuzentzea gomendatzen dizuet.

Segi gogotik lanean gazteak!