2021 Elhuyar Zientzia Azokaren amaierako ekintzak
Ekintza desberdinak izango dira, beti ere unibertsitateetako ikertzaileen eta STEM profesionalen eskutik eta DBHko eta batxilergoko ikasleentzat.
Edozeinetan parte hartzeko ere izena eman behar da formulario bidez, maiatzaren 18a baino lehen.
1- Ikasleentzako tailerrak (DBH 1-2 eta DBH 3-4)
Hemen tailerrean izena emateko gunea
Euskal Herriko ikastetxeetako edozein ikaslerentzat irekitako tailerrak.
- ORDUTEGIA: 10:00 – 11:00
-
DBH1-2
- Maiatzak 31: 'Kode sekretuak' tailerra. Ikertzailea. Ikertzailea: Maialen Etxarri Ocio
- Ekainak 2: 'Arnasketaren zientzia. Egin zure ordezko birikak!' tailerra. Ikertzailea: Oihane Brauer Vega
- Ekainak 4: 'EGITURAK. Nola egin zubi bat makilatxoekin?' tailerra. Ikertzailea: Ana Picallo Perez
-
DBH3-4
- Ekainak 1: 'Kode sekretuak' tailerra. Ikertzailea: Maialen Etxarri Ocio.
- Ekainak 3: 'Ikusten ez den zientzia' tailerra. Ikertzailea: Eider Nuñez Viadero
Egin klik hemen edukiak eta behar diren materialak ikusteko
- IZEN-EMATEA: Aurrez eman behar da izena formulario baten bidez , eta izena emateko azken eguna maiatzaren 18a izango da. Aforoak ez du mugarik, baina egun batetik besterako parte-hartzaileetan desorekak badaude, Elhuyar arduratuko da taldeak berdintzeaz.
Eman izena tailerrean
2- Egin zure galdera ikertzaileari
Euskal Herriko STEM ikertzaileekin solasaldiak egingo dira ikasleek eginiko galderak oinarri hartuta.
- NORENTZAT: Euskal Herriko ikastetxeetako edozein ikasle
- MAILA: DBH1-2 eta DBH 3-4
- ORDUTEGIA: 12:00 – 13:00
- IZEN-EMATEA: Aurrez eman behar da izena formulario baten bidez (beherago lotura), eta izena emateko azken eguna maiatzaren 18a izango da. Aforoak ez du mugarik, baina egun batetik besterako parte-hartzaileetan desorekak badaude, Elhuyar arduratuko da taldeak berdintzeaz.
Eman izena solasaldirako
- IKERTZAILEEKIN SOLASALDIAK
- DBH 1-2 maila
- EKAINAK 1: Lorea Argarate ikertzaile bilbotarrak zibersegurtasunaren inguruak aholku eta azalpen interesgarriak emango dizkigu.
- EKAINAK 3: Naima El Bani Altuna bilbotarra paleozeanografoa da, eta Artikoan du bere ikerketa-gunea.
- DBH3-4 maila
- MAIATZAK 31: Arrate Alonso Gómez-ekin solasaldia, auto adimendunen eta egiten den ari den ikerketa-lanaren inguruan.
- EKAINAK 2: Itziar Garate Lopez-ekin astrofisikaren munduan murgilduko gara, eta Artizarreko zurrunbiloak nola ikertzen diren erakutsiko digu.
- DBH 1-2 maila
3. Elhuyar Zientzia Azoka BILBON, ekainaren 5ean
- LEKUA: Bilboko Areatzan, kaia izenez ezagutzen den eremuan
- Ordutegia: 11:30-19:00
- PARTEHARTZAILEAK:
- Gazte-taldeen proiektuak. Osasun-egoerak behartuta, Bilboko azoka murriztua izango da eta Elhuyarrek gonbidatutako gazte-taldeek hartuko dute parte. Guztira 20 izango dira.
- Unibertsitateetako proiektuak. EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko stand profesionalak. Guztira 5 izango dira.
- PROGRAMA
- 11:00-12:00: standen muntaketa.
- 12:00: irekiera ofiziala.
- 12:00-15:30: gazteen eta profesionalen standak ikusgai, elkarrizketak, eta abar.
- 17:00: Sari-banaketa. Streaming bidez zabalduko da.
4- Gazteen eta ikertzaileen arteko Topaketak Elhuyar Zientzia Azokako gazteentzat (DBH 3-4)
Elhuyar Zientzia Azoka 2021ean proiektuak aurkeztu dituzten gazteen eta ikertzaileen arteko Topaketak, elkarri proiektuak azaltzeko:
- Gipuzkoako ikastetxeak maiatzaren 31, astelehena, eta ekainaren 2an, asteazkena.
- Bizkaiko ikastetxeak ekainaren 1ean, asteartea, eta ekainaren 3an, osteguna.
- Nafarroako ikastetxeak ekainaren 4a, ostirala.
- Gaztelaniazko saioa: ekainaren 3an, Euskal Herriko ikastetxe guztientzat.
ORDUTEGIA: 9:30 – 11:00
Ekintza honetan parte hartzeko gonbidapena zuzenean jasoko dute Elhuyar Zientzia Azokako ikerketa-taldeek.