Elhuyar Zientzia Azokako ikertzaileek Bilboko Plaza Barria bete dute euren zientzia-proiektuekin
Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak (90 proiektu) aurkeztuko dira jendaurrean zapatuan.
Azpimarratzekoa da ikertzaileen parte hartzea eta konpromisoa proiektu honekiko; Euskal Herriko unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako 280 ikertzailek eman zuten izena ikasturte-hasieran ikasleekin lan egiteko. Horrez gain, eta horri jarraiki, azpimarratzekoa da ikertzaileen eremu profesionalaren presentzia azokan bertan; horrela, unibertsitateen proiektuak erakusteko ikertzaileak egon ziren plazan, horretarako prestatutako eremua; UPV/EHUko proiektuak, Deustuko unibertsitateko proiektuak, Bele. Euskal Lutheria Eskolako proiektuak, eta Bizkaia Talent-en proiektuak izan dira erakusgai.
2019ko Elhuyar Zientzia Azoka: Bilboko datuak
Euskal Herriko 31 ikastetxetako (publiko, pribatu, zein kontzertatu) 90 proiektu aurkeztu dituzte 308 gaztek: neskak 188, eta mutilak 120.
Beste datu nagusiei dagokionez, honakoak dira zenbakiak:
Ikastetxeen jatorria:
- Arabakoak 3
- Bizkaikoak 17
- Gipuzkoakoak 4
- Nafarroakoak 2
- Beste lurraldeetakoak 5 (Ourense, Pontevedra, A Coruña, Katalunia, Portugal)
Mailari dagokionez
- DBHkoak 73 talde
- Batxilergokoak 17 talde
Proiektu-motari dagokionez
- Ikerketa-proiektuak 59
- Proiektu teknologikoak 21
- Bietakoak 10
Egun osoan proiektuak aurkeztu eta gero, lanei buruz eginiko aipamenen garai ere iritsi zen; hiru eratakoak izan ziren aipamenak:
- Zentro teknologikoetan eta enpresetan egonaldiak eta bisitak
- Formazioarekin jarraitzeko ikastaroak eta bekak
- Beste azoka batzuetan parte hartzeko akreditazioak
Aipamen horiek posible izan dira gure babesle eta kolaboratzaileei esker.