Elhuyar Zientzia Azoka 2026-2027 | Nafarroa Teknozientzia
Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa - Teknozientzia
2026-2027 ikasturtea
Haga click aquí para ver la versión en castellano
Hasi da Elhuyar Zientzia Azokaren 2026-2027 edizioa.
Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa - Teknozientzia 2027ko apirilaren 17an egingo da, Baluarten.
Aurten ere Elhuyarrek eta Nicdo / Iruñeko Planetarioak antolatuko dute.
Izen-emate orokorra egiteak aukera ematen die Nafarroako ikastetxeei parte hartzeko, Iruñeko Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa Teknozientzia azokan, eta Bilbon egingo den Elhuyar Zientzia Azokan.
Nafarroako azokaren ezaugarriak
NOIZ: 2027ko apirilaren 17an.
NON: Iruñako Baluarten
NORK PARTE HARTU: Elhuyar Zientzia Azokan izena eman duten Nafarroako ikastetxeetako proiektu-taldeek, eta berariaz, Nafarroakoan ere parte hartzeko nahia azaltzen dutenek. Izena eman dutenei bidaliko zaie tokia eskatzeko formularioa (data zehaztu gabe momentuz).
BESTELAKOAK:
- Proiektua egin eta azaltzeko prest egotea nahikoa da, ez da txosten eta bideorik egin behar.
- Topaketa izaera izango du, ez dira proiektuak ebaluatuko, baizik eta helburua proiektuak erakustea izango da.

Antolatzaileak
Elhuyar Fundazioa eta NICDO-Iruñeko Planetarioa


Proiektu honek Nafarroako Gobernuko laguntza du, Elhuyar Zientzia Azoka proiektua finantzatuz.
zientzia-azoka@elhuyar.eus / +34 610488273 (Joseba Aldasoro)
