Ikertzaileen aholkularitza

🌐 En castellano aquí

Ikasturte hasieran izena ematen duten taldeei ikertzaile profesional baten aholkularitza eskainiko zaie.

Ikertzailea bere lantokian

Ikertzailearen rola

  • Ikertzaileari goiz bateko laguntza eskatzen zaio, bere lantokia bisitatzeko aukerarekin, ahal bada. Ezin bada, beste aukeraren bat adostu beharko dute ikertzaileak eta irakasleak (online bideodeia egitea, adibidez).
  • Lehen kontaktua irakasleak egin behar du beti ikertzailearekin, ez ikasleak. Telefonoz deitzea komeni da. Dei horretan, gazteek zer egiteko asmoa duten azaltzeaz gain, komeni da nola lan egingo duten adostea eta ikertzailea zenbateraino dagoen laguntzeko prest zehaztea.
  • Ikertzaileei ez zaie eskatzen ikasturte osoko tutoretza-lanik, ez eta galdera teknikoak unean bertan erantzutea ere. Dena dela, ikertzaileak erabaki dezake laguntza jarraituagoa eskaintzea gazteei. Horregatik, oso garrantzitsua da hori argitzea irakaslearekin duen lehen kontaktu horretan.

Ikertzailearen egitekoak bi dira: batetik, haren lantokia eta lana gazteengana hurbiltzea; bestetik, gazteei beren proiektua bideratzen laguntzea. Hartara:

  1. Ikertzaileak bere testuinguruaren berri emango die gazteei. Bere burua aurkeztuko du: zer ikasi duen, zertan egiten duen lana, non egiten duen lana, nola, norekin…
  2. Gazteen lana bideratzeko laguntza emango du, batez ere proiektuaren planteamendua fintzeko eta lanerako metodologia zehazteko. Komeni da gazteek aurrez landua izatea proiektuaren ideia orokorra, hala laguntzeko aukera gehiago izango baititu ikertzaileak: abiapuntuko galdera, ideia edo erronka zein den, nola egiteko asmoa duten, nora iritsi nahi duten, planifikazioa, beharko dituzten baliabideak, aurreikusi daitezkeen arazoak, eta abar.

▸ Hemen txertatu ebaluazioaren argazkia
(kurtsorea hemen jarri, testu hau ezabatu eta editorearen “irudia txertatu” botoia erabili; igo “ebaluazioa-standetan.jpg”)

Ikertzailearen rola ebaluatzaile gisa

Izena emandako ikertzaile guztiei Elhuyar Zientzia Azokan ebaluatzaile izateko gonbidapena luzatuko zaie. Ikasturtean talde bati laguntzen egon denari beste maila bateko eta beste ikastetxe bateko taldeak esleituko zaizkio.

Ebaluatzaileak Elhuyar Zientzia Azokak iraun bitartean Bilboko Areatzan egongo diren standetatik pasatuko dira lanak ebaluatzera. Lau eguneko Zientzia Azoka izango denez (2027ko maiatzaren 5etik 8ra), goiz batean edo gehiagotan joateko aukera emango zaie.