Oinarriak 2026-2027
2026-2027 ikasturtea
Oinarriak
Kategoriak
|
1
DBH 1-2
|
2
DBH 3-4
|
3
Batxilergoa eta LH erdi zikloak
|
Kategoria berezia (erakustaldi hutsa, sarietatik kanpo):
- Lanbide Heziketako Goi Zikloak
- 4 ikasle baino gehiago standean edo proiektua 4 baino gehiagok eginda
- 4 ikasle gela osoaren ordezkari
- Proiektu bera hainbat aldiz, gela berekoak eta atal batzuk batera eginda
- Profesional batek gidatutako proiektuak (profesionalak aholkularitza baino gehiago egin duenean, proiektua lideratuta edota atal batzuk berak eginda)
Zalantzak argitzeko: zientzia-azoka@elhuyar.eus (Danel Solabarrieta) · 943 363 303 Luz. 207
Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko oinarriak
Alderdi etikoa
Proiektuetan kontuan hartu beharko dira alderdi etikoari lotutako honako puntu hauek:
- Ez dira onartuko pertsonentzako edo beste edozein bizidunentzako mehatxua izan daitezkeen proiektuak: segurtasun biologikorik gabeko kultibo mikrobiologikoak, material toxikoak, lehergaiak, etab.
- Osasunaren inguruko proiektuetan, laginen datu pertsonalak babesteko neurriak hartu direla bermatuko da. Elhuyar Zientzia Azokaren egunean, parte-hartzaileek ezingo diete bisitariei datu-pertsonalik edo inkestarik pasa, datuen babesaren arauak errespetatze aldera.
- Animalia bizidunekin esperimentuak egin dituzten proiektuek alderdi etikoa landuta izan beharko dute (egin denaren eta hartu diren erabakien hausnarketa).
