Ebaluazioa
Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan proiektuak ebaluatu egingo dira; kategoria bakoitzean puntuazio handiena jasotzen duten lanek saria jasoko dute. Nafarroako zientzia-azokan, aldiz, ez da ebaluaziorik egingo eta, ez da saririk izango.
Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan proiektua aurkezteko talde bakoitzari goiz bat esleituko zaio. Egunero azokan egongo den epaimahai espezializatu batek baloratuko ditu proiektuak, standetan bertan. Baloratuko dira proiektuaren kalitatea, emandako ahozko azalpena eta aurkezpenerako erabilitako euskarriak eta emaitza (posterra, prototipoa, maketa…). Horretarako, errubrika erabiliko da, eta puntuazio handiena lortzen duten lanek sariak jasoko dituzte. Aurretik posterra bidali beharko da (aurrerago zehaztuko da epemuga), eta bideoa azokaren egunerako bidali beharko da.
Errubrikak
Proiektu zientifikoa (DBH 3, DBH 4, Batxilergoa)
Proiektu teknologikoa programazioarekin (DBH 3, DBH 4, Batxilergoa)
Proiektua teknologikoa programaziorik gabe (DBH 3, DBH 4, Batxilergoa)
Gizarte-zientzietako proiektua (DBH 3, DBH 4, Batxilergoa)
Dibulgaziozko proiektua (DBH 3, DBH 4, Batxilergoa)
Proiektu mota guztiek dituzte sariak irabaztekoaukera berdinak.