Elhuyar Zientzia Azoka 2026-2027

Elhuyar Zientzia Azoka

Gazteek garatutako proiektuen azoka, STEAM bizipenak eskaintzeko

Elhuyar Zientzia Azoka gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa eta garapena barrutik bizitzeko aukera ematen die. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteei STEAM bizipenak eskaintzea, komunitate osoaren inplikazioarekin.

12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako proiektu-azoken sarea da. Euskal Herriko gazteei zuzenduta dago; halere, atzerriko beste zientzia-azoka batzuetatik ere etortzen dira taldeak, gonbidatuta.

2026-2027 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azoka

Elhuyar Zientzia Azoka, 2027ko maiatzaren 5etik 8ra (behin-behinekoa), Bilboko Areatza pasealekuan. Euskal Herriko gazte guztientzat.
Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa - Teknozientzia: 2027ko apirilaren 17an, Baluarten (Iruñea). Nafarroako gazteentzat.

Bertara, aurretik beste azoketan parte hartu duten ikasleak eta ez dutenek parte hartu ahal dute, eta hainbat sari banatzen dira: atzerriko zientzia-azoketara bidaiak, ikerketa zentroetan egonaldiak etab.

Bilbon talde bakoitzak goiz bakarra izango du proiektua kaleko jendeari eta ebalutzaileei aurkezteko. Webgune honetako "Ebaluazioa" atalean daude argibide gehiago.