Erronkariko institutuko gazteek Elhuyar Zientzia Azokako proiektuen bideoak egin dituzte

2020/06/19
Maiatzaren 9an Bilboko Plaza Barrian egin behar zen Elhuyar Zientzia Azokaren ekitaldi nagusia bertan behera geratu zen, baina horrek ez ditu atzera bota Erronkariko gazteak, eta euren proiektuak azalduz bideoak egin dituzte.

Elhuyar Zientzia Azokan Erronkariko DBHI institutuko ikasleek bi proiektu zientifiko hauek aurkeztu dituzte: 

1- Antibiotikoak: erantzuna gure inguruan

LANAREN DESKRIBAPENA. Gaur egun arazo larri bat daukagu: antibiotikoen falta. Gizakiok antibiotikoen erabilera txarrera ohitu gara eta horrek ondorio txarrak ekartzen ari dizkigu. Urte gutxi batzuk barru, bakterioen ondorioz, minbiziaren ondorioez baino jende gehiago hilko da. Urteak pasa ahala bakterioak erresistenteagoak bihurtzen joan dira, superbakterioak sortzen. Gertakari hau antibiotikoen erabilera desegokiarengatik gertatu da bakterioek geneak partekatzen dituztelako. Gainera, zientzialariek gero eta antibiotiko berri gutxiago aurkitzen ari dituzte. Proiektu honen bitartez, antibiotiko berriak aurkitu nahi ditugu. Gure helburu orokorra antibiotiko berriak aurkitzea da baina beste helburu zehatzago batzuk ditugu, adibidez, gure gorputzeko substantziak antibiotiko moduan erabili ahal ditugun jakitea edo sendabelarrak antibiotikoak bezala erabili daitezkeen jakitea.

LANAREN EREMUA. Osasuna

Egileak: Beñat Anaut, Ienego Baraze, Naroa Pilart, Ander Sabuqui.

Taldearen izena: Pirinioko Lab Rats

Ikastetxea: IESO Roncal - Erronkari DBHI

Maila: DBH4

Irakaslea: Aitor Zandueta Criado




2- Súper bacterias y el fin de los antibióticos.
LANAREN DESKRIBAPENA. Las bacterias, además, tienen una característica especial que les permite transmitir sus genes entre dos bacterias distintas (transferencia horizontal de genes). Este es un proceso que las bacterias realizan habitualmente y que les permite compartir genes y evolucionar más rápidamente. Entre los genes que comparten mediante este mecanismo son habituales los de resistencia a antibióticos. La intención de nuestro proyecto es estudiar cómo las bacerias se vuelven resistentes a los antibioticos. Para ello creceremos las bacterias en presencia de distintos antibioticos y distintas condiciones y estudiaremos la transferencia horizontal de genes.
LANAREN EREMUA. Osasuna
Egileak: Imanol Glaría eta Carla Laplaza
Taldearen izena: Bacteria & Bacterio
Ikastetxea: IESO Roncal - Erronkari DBHI
Maila: DBH4
Irakaslea: Aitor Zandueta Criado