Elhuyar Zientzia Azokaren ingurumen-inpaktua neurtu da

2025/07/18

2025eko Elhuyar Zientzia Azokaren ekitaldiak IHOBEren Erronka Garbia zigilua lortu du aurten. Hori dela eta, azokak honako helburuak ezarri zituen: berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea; energiaren kontsumoa murriztea eta kontsumitutako energia iturri berriztagarrietatik eratorria izatea; erosketen eta alokatutako azpiegituren ingurumen-inpaktua murriztea; eta hondakinen inpaktua murriztea.

 

Helburu horiek lortzeko hainbat neurri hartu eta honako emaitzak lortu dira:

  • Parte hartzaileen % 64,7k garraio publikoa erabili zuen Elhuyar Zientzia Azokara joateko
  • Azokan kontsumitutako energiaren erdia jatorri berriztagarrietatik etorri zen.
  • Etxolen eta informazio-gunearen argiztapenerako argi naturala erabili zen.
  • Paperaren erabilera % 35 murriztu da 2024ko azokarekin alderatuta.
  • Azokan erabilitako azpiegitura guztiak berrerabilgarriak ziren
  • Bildutako hondakinen % 70 birziklagarriak ziren: papera, ontziak eta organikoa.

 

EKITALDIAREN INGURUMEN-INPAKTUA

Erronka Garbia ekimenean parte-hartzeak Elhuyar Zientzia Azoka ekitaldiaren ingurumen-inpaktua kalkulatzea ahalbidetu zuen. Horretarako, beharrezko datuak monitorizazio plan baten bitartez eskuratu ziren eta ingurumen-inpaktu kalkulatu zen, Bizi-Ziklo analisiaren (BZA) metodologia erabiliz.

  • Karbono Aztarna: edozein pertsona, erakunde edo produktuk bere bizi-ziklo osoan zuzenean edo zeharka eragindako CO2 eta berotegi-efektuko gasak definitzen ditu.
  • Ur-aztarna: ekitaldiak zuzenean edo zeharka kontsumitutako ur geza islatzen duen adierazgarri unibertsala da.
  • Ingurumen-aztarna: bizi ziklo osoan zehar produktu edo erakunde baten ingurumen jarrera kontuan hartuta sortzen diren inpaktu esanguratsuenak aurkezten dituen adierazgarria da.

 

Ingurumen-inpaktuaren analisiak mugikortasuna kokatzen du inpaktu nagusien sortzaile gisa. Honek frogatzen du jasangarritasunaren hobekuntza handiena garraioaren alorrean egin behar dela Elhuyar Zientzia Azoka ekitaldiaren ingurumen-inpaktua murrizteko, izan parte-hartzaileen joan-etorrien inpaktua arintzeko, izan azpiegituren garraio jasangarriagoak sustatzeko.