Erronka Garbia | Elhuyar Zientzia Azokaren konpromisoa
Elhuyar Zientzia Azokak lau ingurumen-helburu zehaztu ditu, eta, horiek betetzeko, neurri hauek hartuko ditu:
- Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea. Horretarako:
- Garraio publikoaren erabilera sustatu
- Garraio pribatu kolektiboaren erabilera sustatu
- Energiaren kontsumoa murriztea eta kontsumitutako energia iturri berriztagarrietatik eratorria izatea. Horretarako:
- Hornidura-kontratuan energia berriztagarriari buruzko klausula bat erantsi
- Argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatu
- Erosketen eta alokatutako azpiegituren ingurumen-inpaktua murriztea. Horretarako:
- Ahalik eta material gutxien inprimatu
- Tokiko hornitzaileak hautatu
- Jakiak eta edariak erosketa berdearen bidez eskuratu
- Berrerabil daitezkeen aldi baterako azpiegituren erabilera lehenetsi
- Tokikoak diren azpiegitura-hornitzaileak hautatu
- Hondakinen inpaktua murriztea. Horretarako:
- Ahalik eta hondakin gutxien sortu
- Sortutako hondakinen gaikako bilketa sustatu