Epeak
Urtarrilaren hasieran aurretiko izen-ematea zabalduko da, parte-hartu nahi duten guztientzat, webgune honetan agertuko den formulario baten bidez. Izen-ematea doakoa da, eta ikastetxeek nahi adina talderekin harte har dezakete. Aurretiko izen-ematea eginda, taldeak ez du proiektua bukatzearen konpromezua hartzen, proiektua garatzen huts egitea ikasketa-prozesuaren parte bezala hartzen da eta.
Lanak apirilaren 1etik 26ra aurkeztuko dira (txostena eta bideoa), eta bidean ikertzaileen laguntza izango du nahi duenak. Txostenak gehienez 10 orri izango ditu, eta bideoak gehienez bost minutuko iraupena.
Jasotzen diren proiektu guztiak argitaratuko dira webgunean eta guztiak ebaluatuko dira. Gainera, bidaltzaileek Bilborako plaza bat eskatzeko aukera izango dute. Elhuyar Fundazioak jasotako eskarien araberako plazen esleipena egingo du ikastetxeen artean, hortaz, proiektu bat aurkezteak ez dio talde bati stand bat izatea bermatuko, hautaketa-prozesu bidez egingo da esleipena.
Txostena egiteko txantiloi hau erabil daiteke (ez da derrigorrezkoa)
Elhuyar Zientzia Azoka 2022: egutegia
Izen-ematea |
2022ko urtarrilaren 10etik otsailaren 28ra |
Ikertzaileekin harremana |
2022ko urtarrilaren 1etik martxoaren 30era |
Nafarroako zientzia-azoka |
2022ko apirilaren 9an |
Azokara joateko behin betiko eskaera egin eta proiektuaren dokumentazioa bidali: proiektuaren izena, taldekideak, txostena eta bideoa. |
2022ko apirilaren 1etik apirilaren 26ra |
Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia Bilbon |
2022ko ekainaren 2tik 4ra (txandak aurrerago zehaztuko dira, parte-hartzaileen artean) |
Edozein zalantzetarako beti gaude telefonoaren eta posta elektronikoaren beste aldean: zientzia-azoka@elhuyar.eus