Erronka garbia zigilua

Elhuyar Zientzia Azokak IHOBEren Erronka Garbia zigilua lortu zuen 2025eko Elhuyar Zientzia Azokarako.

Erronka Garbia metodologia aplikatzen duten ekitaldiek lortzen dute zigilua. Metodologia horren helburua da ekitaldiak antolatzen direnean ingurumenarekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzea eta ekitaldian parte hartzen dutenek horren kontzientzia hartzea.

Zer konpromiso hartu du Elhuyar Zientzia Azokak ekitaldia jasangarriagoa izan dadin?

Erronka Garbia | Elhuyar Zientzia Azokaren konpromisoa