STEAM Euskadi Topaketan parte hartu du Elhuyar Zientzia Azokak
STEAM Euskadi Topaketak webinar formatuko prestakuntza-saioen ziklo bat da. Saio horietan STEAM Hezkuntzan funtsezkoak diren gaiak jorratzen dira: ikasgai desberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, bokazio teknologikoak nesken artean edo nola txertatu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Online topaketa horiek ikusgarritasuna ematen diote STEAM hezkuntza-eredua sustatzen duten jardunbide onenei.
6 saiok osatzen dute topaketa; lehena urtarrilean izan zen eta martxoaren 25ean izango da azkena.
Atzo, otsailak 25, topaketen hirugarren egin zen eta bertan hartu zuen parte Elhuyarreko STEAM hezkuntza arloko Danel Solabarrieta Arrizabalaga kideak. “Kultura zientifikoa sustatuz STEAM esperientzien bidez” izenburuaren pean, Elhuyar Zientzia Azokaren esperientziaren oinarriak azaldu zituen.
Elhuyar Fundazioarekin batera, parte hartu dute Kurtze Barri Eskolako Mikel Uribarrenek Ortu ekologiko zientifikoa proiektua azalduz eta aditu gonbidatu gisa, FECYTeko Cintia Refojok, Hezkuntza Zientifikoaren Unitateko buruak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen ditu saioak, Innobasqueren bidez.