2020 Irakasleentzako online trebakuntza
Trebakuntzak bi saio izango ditu, honela banatuta:
- Lehen saioa: STEAM hezkuntza eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzara hurbilpena.
- Bigarren saioa: Proiektuetan lan egiteko praktika onen trukaketa.
Saio horiek EAEko eta Nafarroako Foru Komunitateko iraksleentzat dira. Nafarroako irakasleek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko trebakuntza-plataformaren bidez egin behar dute izen-ematea.
Ikastaroak honako helburu hauek lortu nahi ditu:
- STEAM hezkuntzara hurbilketa bat egin, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan fokua ipinita.
- Elhuyar Zientzia Azokan gazteak gidatzeko esperientziak partekatu.
- STEAM proiektuen adibideak ezagutu: proiektu motak, ohiko arazoak, irakasteko estrategia metolodogikoak, proiektuen adibideak.
- Testigantzekin inspiratu eta norbere esperientziak konpartitu.
- Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu.
Trebakuntza-saioak EAEko eta Nafarroako ikastexteetako bigarren hezkuntzako irakasleentzat dira, baina Nafarroako irakasleek Nafarroako Gobernuaren prestakuntza-plataformaren bidez eman behar dute izena.
Egutegia
EUSKARAZ
- Lehen saioa: 2020-11-23 / 14:00-15:00
- Bigarren saioa: 2020-11-24 / 14:00-15:00
GAZTELANIAZ
- Lehen saioa: 2020-11-23 / 15:30-16:30
- Bigarren saioa: 2020-11-24 / 15:30-16:30
Nafarroako irakasleen egutegia: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko prestakuntza-plataforman izango da informazioa eta izena emateko gunea.
Izena emateko formularioa
Izena emateko azken data: azaroaren 19a
Aurretik beharreko baliabide teknikoak
Ordenagailua, telefono mugikorra eta sarera konexioa.
Ziurtagiria
Partehartzaileak amaieran trebakuntza honetan parte hartu izanaren Elhuyar Fundazioaren ziurtagiria jasoko dute, formularioa osatzerakoan emandako datuekin.
Trebatzaileak
Danel Solabarrieta Arrizabalaga –
Elhuyar STEAM hezkuntza
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak