2026ko Elhuyar Zientzia Azokaren ingurumen-inpaktua neurtu da
Elhuyar Zientzia Azokak IHOBEren Erronka Garbia zigilua lortu du bigarren urtez. Aurreko urteko bidea jarriki honako helburu hauek ezarri ziren azokaren inpaktua murrizteko helburuarekin:
- Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
- Energiaren kontsumoa murriztea eta kontsumitutako energia iturri berriztagarrietatik eratorria izatea.
- Erosketen eta alokatutako azpiegituren ingurumen-inpaktua murriztea.
- Hondakinen inpaktua murriztea.
Helburu horiek lortzeko hainbat neurri hartu ziren eta honako emaitzak lortu dira:
- Parte hartzaileen % 74,7k garraio publikoa erabili zuen azokara joateko.
- Azokan kontsumitutako energiaren % 56,5 jatorri berriztagarrietatik etorri zen.
- Etxolen eta informazio-gunearen argiztapenerako argi naturala erabili zen.
- Paperaren erabilera % 7,2 murriztu da 2025eko azokarekin alderatuta.
- Azokan erabilitako azpiegitura guztiak berrerabilgarriak ziren
- Bildutako hondakinen % 63 birziklagarriak ziren: papera, ontziak eta organikoa.
EKITALDIAREN INGURUMEN-INPAKTUA
Erronka Garbia ekimenean parte-hartzeak Elhuyar Zientzia Azoka ekitaldiaren ingurumen-inpaktua kalkulatzea ahalbidetu zuen. Horretarako, beharrezko datuak monitorizazio plan baten bitartez eskuratu ziren eta ingurumen-inpaktu kalkulatu zen, Bizi-Ziklo analisiaren (BZA) metodologia erabiliz.
- Karbono Aztarna:edozein pertsona, erakunde edo produktuk bere bizi-ziklo osoan zuzenean edo zeharka eragindako CO2 eta berotegi-efektuko gasak definitzen ditu.
- Ur-aztarna:ekitaldiak zuzenean edo zeharka kontsumitutako ur geza islatzen duen adierazgarri unibertsala da.
- Ingurumen-aztarna:bizi ziklo osoan zehar produktu edo erakunde baten ingurumen jarrera kontuan hartuta sortzen diren inpaktu esanguratsuenak aurkezten dituen adierazgarria da.

Aurreko edizioan bezala, ingurumen-inpaktuaren analisiak mugikortasuna kokatzen du inpaktu nagusien sortzaile gisa. Dena den, mugikortasunaren inpaktua % 3 jaistea lortu da aurreko urteko datuekin konparatuta. Hala ere, datu datuek argi adierazten dute jasangarritasunaren hobekuntza handiena garraioaren alorrean egiten jarraitu behar dugula, izan parte-hartzaileen joan-etorrien inpaktua arintzeko, izan azpiegituren garraio jasangarriagoak sustatzeko.
