640 gaztek euren STEAM proiektuak aurkeztuko dituzte Elhuyar Zientzia Azokan, maiatzaren 28tik 31ra

Maiatzaren 28tik 31ra bitartean, Bilboko Areatzan egingo da 2025eko Elhuyar Zientzia Azoka. Lau eguneko jardunaldian, 60 ikastetxetako 640 gaztek ikasturtean zehar garatutako 160 STEAM proiektu baino gehiago erakutsiko dituzte herritarren eta adituen aurrean.
Azokaren irekiera maiatzaren 28an izango da, 11:00etan. Bertan izango dira Elhuyar Zientzia Azokaren babesle eta kolaboratzaile nagusiak, besteak beste:
- Eusko Jaurlaritzako ordezkaria.
- Eider Inunciaga Serna, Bilboko Udalako Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako Sailen Zinegotzi Ordezkaria
- Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandez, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko burua
- Eneko Elorriaga Astigarraga, Erabiko Berrikuntza zuzendaria eta sortzaileetako bat
- Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia
Irekiera ekitaldiaren ondoren, talde-argazkia aterako dute, eta parte-hartzaileen proiektuak ezagutzeko aukera izango dute.
Azoka irekita egongo da ostegunean, ostiralean eta larunbatean ere. Egun horietan, Euskal Herriko gazteek publikoaren aurrean aurkeztuko dituzte euren proiektuak, baita ebaluatzaileek ere baloratuko dituzte.
Maiatzaren 31n, larunbatez, sari-banaketa ekitaldia egingo da. Bertan, proiektu nabarmenenek ikasketa-bekak eta estatuko zein nazioarteko azoketan parte hartzeko aukerak eskuratuko dituzte. Gainera, zientzia-ikuskizuna ere izango da.
Hona hemen egitaraua:
Maiatzak 28
- 11:00: Elhuyar Zientzia Azokaren irekiera
- 11:15-13:45: Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan.
- 13:45-14:00: Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile-sareko ikerketa-zentroetako egonaldien zozketa.
Maiatzak 29 eta 30
- 11:00-13:45: Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan.
- 13:45-14:00: Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile-sareko ikerketa-zentroetako egonaldien zozketa.
Maiatzak 31, larunbata
- 11:00-13:00: Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan.
- 13:00-14:00: Sari-banaketa ekitaldia.