Abian da 2023ko Elhuyar Zientzia Azoka

2022/10/04
Izena emateko epea zabalik da urriaren 4tik aurrera, Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean. Dagoeneko 200 ikertzailek eman dute izena proiektuan parte hartzeko, eta gazte-taldeek haien laguntza jasoko dute beren zientzia-proiektuak garatzeko.

 

2022-2023 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azokak ezaugarri nagusi hauek ditu:

  • Euskarazko proiektuak bakarrik onartuko dira.
  • Ez da proiektuaren txostenik bidali beharko.
  • Bilboko amaierako azokan, standetan bertan egingo da ebaluazioa; ebaluatzaileak pasatuko dira standetatik.
  • Elhuyar Zientzia Azokaren amaiera ekainaren 2an, 3an eta 4an goizez izango da, Bilboko Areatzan. Hiru egun horietako batean bakarrik aurkeztu beharko da proiektua.
  • Sari-banaketa ekainaren 4an egingo da, eguerdian, eta bertan izango dira hiru egunetako sarituak.
  • Egutegia, oinarriak eta nobedade guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean daude --> IRAKURRI ARRETAZ!
  • Aurreko urteetan aurkeztutako lanak ikusteko, sakatu hemen.
  • Elhuyar Zientzia Azokarako proiektu inspiratzaileak ezagutzeko saio bereziak online, irakasle guztientzat izango dira, azokarako izena emana izan edo ez. Hemen informazioa eta eskaintza osoa.

Izena emateko epea martxoaren 31 bitartean izango da zabalik.

Ezagutu Elhuyar Zientzia Azoka bideo honen bidez, eta eman izena FORMULARIO honetan!

 

Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa,  Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.