Alazne Ikastetxeko ikasleek BCMaterials ezagutu dute

2026/09/03

Alazne Ikastetxeko ikasle-talde batek BCMaterials - Basque Center for Materials, Applications & Nanostructures ikerketa-zentroa bisitatu du. Elhuyar Zientzia Azokak eta BCMaterialsek duten lankidetza-hitzarmenari esker izan da bisita hau.

2026ko Elhuyar Zientzia Azokan, Alazne Ikastetxeko taldeak "Kafe-kapsulak energia-iturri gisa erabiltzea" izeneko proiektua aurkeztu zuen.

Bisita ekainaren 9an egin zuten. Egun horretan, ikasleek bi hitzaldi jaso zituzten BCMaterialseko langileen eskutik: batean, materialek historian zehar izan duten bilakaeraz aritu ziren; bestean, osasunaren arloko materialak izan zituzten hizpide, hala nola gorputz barruan erabiltzen diren forma-memoriako stentak.

Hitzaldien ostean, zentroko laborategiak ezagutzeko aukera izan zuten, eta bertako teknikariek erabiltzen dituzten ekipamenduen berri eman zieten. Horrela, ikasgelan garatutako proiektu batetik abiatuta, ikerketa profesionalean erabiltzen diren tresna eta teknikak ezagutzeko aukera izan zuten gazteek.

BCMaterialsek eta Elhuyar Zientzia Azokak elkarlanean jarraituko dute datorren ikasturtean ere, gazteen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzeko helburuarekin.

BCMaterialseko bisita BCMaterialseko bisita BCMaterialseko bisita BCMaterialseko bisita