Amorebietako Lauaxeta ikastolako gazteek A Coruñako Cambre hiriko 'Open Science' azokan hartu dute parte

2019/09/23
2019ko ‘Elhuyar Zientzia Azokan’ Amorebietako Lauaxeta ikastolako gazte-talde batek 'Open Science' azokarako akreditazioa irabazi zuen " bl-INK: Wireless economic energy" proiektuarekin.

Amorebietako Lauaxeta ikastolako Batxilergo mailako 3 gazte A Coruñako Cambre hiriko Open Science azokan hartu dute parte 2019ko irailaren 21ean eta 22an.  ‘Elhuyar Zientzia Azoka 2019’ azokan ‘bl-INK: Wireless economic energy" lanagatik lortu zuten saria; eta iraileko azoka hori baliatu dute bizipen hori izateko.

Elhuyar Zientzia Azokako saria lortzeko arrazoiak hauek izan ziren: "Metodologikoki lan bikaina, proiektu zientifikoari balioa erantsiz ikuspegi enpresariala emanaz eta eragile anitzekin harreman estuak landu".

KIDEAK: Unai Zarraga Gorrotxategi, Izaro Etxebarria Herrera, Elaia Artabe Gonzalez (Batxilergoa1)

LANAREN DESKRIBAPENA: bl-INK taldeak kobrea ordezkatzeko, elektrizitatea garraiatzen duen tinta eroleari aplikazioa eman dio. Lauaxeta ikastolako bost ikasleek sortutako enpresa kooperatibo bat da non bere oinarrizko helburua; elektrizitatea garraiatzeko metodo ekonomiko bat bilatzea da. Hau lortzeko, kobrea tinta eroaleagatik ordezkatuko da. Tinta egiteko, grafitoa eta esmalte gardena nahasten da. Grafitoa, kobrea baino askoz merkeagoa da, baina bere erresistentzia altuagoa denez, hainbat esperimentu eta proba egin ondoren, bere erresistentzia jaistea lortu da. Hau, karteletan zein zirkuitu inprimatuetan edota beste erabilera batzuetan aplikatuko da. Modu honetara, tintazko esperientzia paregabea eta futurista gehituko da erakartzeko kapazitatea izango duena.

Open Science azokako (Cambre, A Coruña) esperientzia eta bizipenak azaltzen dituzte bideo honetan.