Andramari Zornotzako Ikastolako ikasleek BC3 ezagutu dute
Andramari Zornotzako Ikastolako Emma Cvas ikasleak BC3 - Basque Centre for Climate Change zentroa bisitatu du. Bilbon egin zen 2026ko Elhuyar Zientzia Azokako zozketan eskuratu zuen bisita hau, bere taldearekin batera.
2026ko Elhuyar Zientzia Azokan, Andramari Zornotzako Ikastolako taldeak “Mina Arintzeko Farmakoak” izeneko proiektua aurkeztu zuen. Zientzia Azokan parte hartzeaz gain, BC3 ezagutzeko aukera irabazi zuten zozketan.
Bisitan, BC3ko laborategiak ezagutzeko aukera izan du ikasleak, baita bertan garatzen ari diren ikerketa-ildoen nondik norakoak gertutik ezagutzekoa ere. Besteak beste, ARIES proiektuaren inguruko azalpenak jaso ditu.
BC3ko ikertzaileekin egindako topaketak aukera eman dio klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren inguruko ikerketa profesionala bertatik bertara ezagutzeko. Halako bisitek zientzia gazteei hurbiltzen laguntzen dute, eta ikertzaile errealak ezagutzeko aukera eskaintzen dute, etorkizunean arlo zientifiko eta teknologikoetako ikasketak hautatzeko interesa pizteko asmoarekin.
