Babesle eta kolaboratzaile gehiago Elhuyar Zientzia Azokak 2023-2024 ikasturtean

2023/11/23

TELECO RentaBioarabaBiogipuzkoa eta Aranzadi-k, Elhuyar Zientzia Azokarekin bat egin dute gazteen etorkizunerako asmo profesionaletan STEM arloak hurbiltzeko, gizartearen kultura zientifikoa sustatzeko, eta bertako eta gaur egungo zientzia hedatzeko tresna izateko helburuarekin.

TELECO Rentaren babesletza eta Bioaraba, Biogipuzkoa eta Aranzadiren kolaborazioari esker,  gazteen ikerketa-prozesuarekin inplikatuko dira ikerketa-zentroak, erreferente errealak hurbilduz eta azokarako gazteen proiektuen inguruan ekarpenak eginez. Horrez gain, azokako talde irabazle batzuetako gazteek zentro horien lantokietan 2 eguneko egonaldiak egiteko aukera izango dute. Hartara, udan, harrera egingo zaie gazteei, ikerketa-zentroaren jarduera azalduko zaie, eta ikertzaileen lanean murgiltzeko aukera izango dute.