Basauriko Uribarri BHI institutuko 'Smart twins' taldea Bizkaia Talent-en izan da, Elhuyar Zientzia Azokan jasotako bekaren nondik-norakoak ezagutzeko

2018/07/10

Basauriko Uribarri BHI institutuko Irene Fernandez de Gamboa Oliva eta David Martínez Escabias, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, eta Jon Landabidea Nuñez, irakaslea, Bizkaia Talent-eko Iratxe Tejada arduradunarekin elkartu dira. Elhuyar Zientzia Azoka 2017-2018 ekitaldiaren Bilboko saio nagusian aurkeztutako ‘Eguneroko ekintzetatik energia aprobetxatu’ lanak jasotako saria gauzatzeko izan dira bertan.

LANAREN EZAUGARRIAK

  • Izenburua:
    • Eguneroko ekintzetatik energia aprobetxatu
  • Taldea eta taldekideak:
    • 'Smart twins' taldea / Irene Fernandez de Gamboa Oliva eta David Martínez Escabias taldekideak
  • Lanaren laburpena:
    • Tresna batzuk egin eta bere energiaren aprobetxamendua aztertu nahi dugu. Egunero ekintza anitzak egiteko energia erabiltzen dugu, hala nola, ibiltzeko. Gure proposamena energia hori aprobetxatzean datza. Horretarako hau pentsatu dugu: Tresna batzuk sortu energia hobeto aprobetxatzeko, tresnen informazioa bildu eta gure erronka betetzen duen tresna asmatu eta honen erabilera proposatu. Adibidez “Zapatila bionikoak” Ibiltzeko erabiltzen dugun energia aprobetxatzea bateria bat kargatzeko.
  • Saria:
    • Bizkaia Talent-ek antolatutako ‘Profesionaltasunerako Trebetasunak (Skills)’ programan 40 orduko banakako formazioa jasotzeko beka taldeko kide bakoitzarentzat.
  • Epaimahaiaren erabakia:
    • Arazo teknologiko bat aztertzeko erabilitako zorroztasunagatik, ikerketa-prozesuaren urratsak egoki eta zehatz aztertu dituztelako, eta emandako proposamena bereziki interesgarria delako.