Basauriko Uribarri ikastetxeko batxilergoko ikasleek Portugalgo ‘Mostra Nacional de Ciência’ zientzia-azokan parte hartu dute
'Elhuyar Zientzia Azoka 2021' azokan saria jaso zuen ‘AirRactor’ proiektua aurkeztu dute Portugalgo zientzia-azokan.
2021eko ekainaren 5ean ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan saritutako proiektuetako bat izan zen eta hauek izan ziren epaimahairen arrazoiak lana saritzeko: ' Proiektu orijinal honek planteamendu erreal, jakin eta hurbil bati ematen dio erantzuna, egungo osasun-egoerari egokituz. Prototipoaren garapenerako, kontuan hartu izan dira Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), zentroan bertan sorturiko hondakinak birziklatuz'.
Hona gazteek bere 'AirRactor' lanari buruz diotena: ' Institutuko gela batzuen aireztapena ona ez zela ohartuta AirRactor proiektua sortu genuen aireztatzeko prototipo bat diseinatu eta horrela arazoari konponbidea emateko. Sortutako prototipoa institutuan ditugun ordenagailu zaharretako haizegailuak erabilita sortu dugu plastikozko piezen eta torlojuen bidez lotuta, haizegailuzko laukizuzen bat osatzen. AirRactor prototipoa leihoetan kokatu egiten da eta martxan jartzen denean gelaren aireztapena hobetzen da aire garbia egongo dela bermatuz eta gure osasuna zaintzen lagundu '
Basauriko Uribarri BHI ikastetxeko Gorka Alvarez, Ibon García eta Pablo Wuk aurketu dute lana, birtualki, azaroaren 23an eta 24an, Elhuyar Zientzia Azoka ordezkatuz.
Zorionak eginiko lanagatik eta izandako bizipenagatik!
Elhuyar Zientzia Azokak, besteak beste, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren) eta Euroeskualdeko laguntzei esker.