Asociación BC3 Basque Centre for Climate Change - Klima Aldaketa Ikergai ikerketa-zentroak bat egin du Elhuyar Zientzia Azokarekin
2024/11/04

Akordio honi esker, gazteek Elhuyar Zientzia Azokako gazteek ikerketa-zentroa bisitatu ahal izango dute.
Elhuyarrek eta “Asociación BC3 Basque Centre for Climate Change - Klima Aldaketa Ikergai” ikerketa zentroak hitzarmena sinatu dute. Honi esker BC3 ikerketa-zentroa Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzailea izango da.
BC3k bat egiten du Elhuyar Zientzia Azokaren xedeekin: gazteen zientzia-bokazioak piztea, gizartearen kultura zientifikoa sustatzea, eta bertako eta gaur egungo zientzia hedatzeko tresna izatea.
2025eko ekainera bitarteko iraupena duen akordio honi esker, BC3-k gazte-talde bat hartuko du bi egunez bere zentroan. Hartara, harrera egingo zaie gazteei, ikerketa-zentroaren jarduera azalduko zaie, eta ikertzaileen lanean murgiltzeko aukera izango dute.