Beasaingo La Salle ikastetxeak lehen saria jaso du Ciencia en Acción azokan
Beasaingo La Salle ikastetxeak lehen saria jaso du Ciencia en Acción azokaren 27. edizioan, STEAM modalitatean: zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematiketako bokazioak sustatzeko in situ egindako erakustaldiak. Azoka Donostiako Kursaal jauregian egin da, 2026ko urriaren 23tik 25era.
Ikastetxea Donostiara joan da 2026ko Elhuyar Zientzia Azokan Miren Pelaez irakasleak jasotako sariari esker. Beasaingo La Salleko «Biomasa: Praka bakeroek sortzen duten kutsadurari aurre egiteko aukera» proiektuak, DBH 1-2ko kategorian, Feria del conocimiento Biolab azokan parte hartzeko saria jaso zuen.
Kursaalen, «Equipo, compromiso y mente crítica: la fórmula IDEAL» izenburuko standa aurkeztu dute, bost faseko IDEAL metodologian oinarrituta: identifikatu, definitu, esploratu, jardun eta lortu. Ikasleek laborategiko laginak, hodiak eta mikroskopioa erakutsi dizkiete bisitariei, eta aurkezpen bat ere eskaini dute auditorioan.
Hamar bat ikaslek hartu dute parte, irakasle talde batekin batera. Familiak ere hurbildu dira seme-alaben lana ikustera eta beste ikastetxeek zertan ari diren ezagutzera. Ikastetxeak taldearen indarra nabarmendu du esperientziaren balantzean.
Zorionak Beasaingo La Salleko ikasle eta irakasle guztiei lortutako sariagatik!


