Beasaingo Lasalle ikastetxeko ikasleak Vilaciencia azokan izan dira "Errenazimenduko muraleen zaharberritzea Adimen Artifizialarekin" proiektua aurkezten

2026/04/24

Beasaingo Lasalle ikastetxeko Diana Alina Filimon, Alaitz Garcia Ripa eta Ane Cerezo Reyes ikasleek Vilaciencia nazioarteko zientzia-azokan parte hartu dute, 2025eko Elhuyar Zientzia Azokan DBH 3–4 kategoriako hirugarren saria irabazi ostean.

"Errenazimenduko muraleen zaharberritzea Adimen Artifizialarekin" izeneko ikerketa-proiektuan, adimen artifizialeko tresnak nola erabil daitezkeen aztertu dute Errenazimenduko arte-ondarearen zaharberritze-lanetan, teknologia berriak kulturaren kontserbazioaren zerbitzura jarriz.

Vilaciencia azokan, beren lana zabaltzeko eta nazioarteko ikuspegiak ezagutzeko aukera izan dute, zientziarekiko grina partekatzen zuten beste gazte ikertzaileekin esperientziak trukatuz. Egun aberasgarriak izan dira, bai ikuspegi zientifikotik, bai pertsonaletik.

 

Zorionak egindako lan bikainagatik eta Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariagatik!

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeak aukera ematen die gazteei nazioarteko azoketan aritzeko eta zientziaren mundura gerturatzeko. Vilacienciako esperientziak, dudarik gabe, arrastoa utziko du Diana, Alaitz eta Aneren ibilbidean.