Bideo-lehiaketan izena emateko azken eguna gaur

2020/09/27
Elhuyarrek gazteen zientzia eta teknologia proiektuen bideo-lehiaketa antolatu du, gazteek egindako proiektuen zabalpenean laguntzeko. Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren barruan eratu da lehiaketa. Bideoak publiko mota guztientzako erakargarriak izatea sarituko da, eta proiektuaren gaia guztiz askea da: zientzia ikerketak-proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak… hala, gazteek egindako proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik kontatuta.

LANAK AURKEZTEKO EPEA AZAROAREN 13RA ARTE LUZATU DA.

Euskal Herriko 12-18 urte tarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan.

Saria: Frantziako Futuroscope parkerako bidaia talde osoarentzat

 

PARTE HARTZEKO FORMULARIOA.

Parte hartzeko baldintzak

  • Banaka edo taldeka hartu daiteke parte (gehienez lau taldekide).
  • Partaide guztiek bete behar dute FORMULARIO hau. Badira nahitaez bete beharreko eremuak, eta horietakoren bat behar bezala betetzen ez bada, partaidea edo taldea lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea du erakundeak.
  • Izena emateko epea 2020ko urriaren 1etik 30era bitarte izango da zabalik. Epez kanpo aurkeztutako bideo guztiak automatikoki geratuko dira lehiaketatik kanpo. Lanak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 13ra arte luzatu da.
  • Zientzia Azokaren bideo-lehiaketan parte hartzeaz gain zure bideoa ON Zientzia Gazte Sarira ere bidali dezakezu, animatu zaitez!

Bideoen aurkezpena

  • Bost minutu baino gutxiago irauten duen bideo labur bat aurkeztu behar dute lehiaketako partaideek, esperimentu edo proiektu zientifiko edo teknologiko bati buruzkoa betiere. Proiektua amaituta egon daiteke, edo egin gabe (zer egiteko asmoa dagoen, hasierako ideiak, nola egingo den, arazo edo erronkaren deskribapen teorikoa etab.).
  • Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez eginiko bideoa izan daiteke.
  • Bideoak originala izan behar du. Horretarako, partaideek (indibiduala nahiz taldea) elementu artistikoak, musika, irudiak edo egoki deritzoten bestelako edozein erabil dezakete.

Bideo guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren youtube kanalean eta webgunean jarriko dira ikusgai, beraz, bideoarekin batera, bideoan agertzen diren pertsonen baimenak ere bidali beharko dira.

Saria

  • Epaimahaiak adin-tarte bakoitzeko bideo onena sarituko du (DBH1/2, DBH3-4 eta batxilergoa), eta saria Futuroscopera joateko bidaia izango da (parte hartzailea(k) eta irakasle/guraso bat). Joan-etorria, sarrera eta lotarako tokia ordainduko da. Talde bakoitzak erabakiko du saria noiz baliatu baina kide guztiek batera joan behar dute.
  • Sari-banaketa 2020ko azaroa-abenduan egingo da, eta irabazleei aurretik jakinaraziko zaie. Sari-banaketa presentziala edo online bidezkoa izan daiteke.

Epaimahaikideak

Antolaketa-batzordearen eginkizuna da epaimahaikideak izendatzea. Epaimahaia bost lagunek osatuko dute, zientzia eta teknologiaren alorrekoak eta STEAM hezkuntzaren alorrekoak.

Epaimahaiak saria(k) eman gabe utz dezake.

EBALUATZEKO IRIZPIDEAK

Bideoak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

EBALUATUKO DENA
PISUA

Proiektuaren edukiaren kalitatea: proiektuaren zailtasuna, planteamendu egokia, emaitzen balioa, zorroztasuna erabilitako metodologian, taldekideen parte-hartzea (taldean lan egin bada)...

% 50

Proiektuaren komunikazio egokia: publiko-helburura doituta, gidoiaren kalitatea, azalpenen zorroztasun eta aberastasuna... 

% 20

Sormena: proiektuaren beraren originaltasuna, proiektua aurkezteko erabili diren modu originalak, formatu originalak...

% 20

Alderdi teknikoa: erabili diren baliabide teknikoen kalitatea eta egokitasuna

% 10

 

Osatu beharreko bideoaren fitxa:

  • Taldekidea(k)
  • Adin nagusidun arduraduna (irakasle edo gurasoa)
  • Ikastetxea (eskolaz kanpo bada, esan “Eskolaz kanpo”
  • Maila
  • Bideoa deskargatzeko esteka

Harremanetarako

Zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan antolatzaileekin: 943 36 30 40 / zientzia-azoka@elhuyar.eus

 Hemen lege-baldintzak.

 

 Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)

Babesleak