Bigarren Hezkuntzako irakasleek STEAM proiektuen praktika onak aztertu dituzte
2021/11/29
Azaroren 22an, 23an eta 25ean, Bigarren Hezkuntzako irakasleek onlineko trebakuntza-saioak izan dituzte. STEAM proiektuen praktika onak partekatu dituzte:
- ikastetxeko baratzea proiektuak egiteko. Ibarrekolandako ikastetxean baratzearekin proiektuetan nola lan egiten duten azaldu zuten bertako irakasleek, eta zientzia-azoka batera aurkezteko ideiak partekatu zituzten.
- CO2 neurgailuaren prototipoa egiteko. Bilboko Unamuno institutuan CO2 neurgailuaren prototipoa ikasleek nola garatu zuten azaldu zuten, eta zientzia-azoka batera aurkezteko ideiak partekatu zituzten.
- mikrobiologiako proiektuak bigarren hezkuntzan. Mikrobiologiari buruzko proiektuen adibideak eman zituzten Bigarren Hezkuntzarako, eta horiek egiteko prozedurak eta argibideak aurkeztuko dira, baita zientzia-azoka batera aurkezteko ideiak partekatu ere.
Guztira 197 irakaslek hartu zuten parte eta ikasleekin proiektuak egitera animatu ziren.
Trebakuntza-saio hau antolatu izan da, besteak beste, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren) eta Euroeskualdeko laguntzei esker.