Bilboko BCAM ikerketa-zentroak Elhuyar Zientzia Azokarekin bat egin du

2022/11/17
Bilboko BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) ikerketa-zentroak, Elhuyar Zientzia Azokarekin bat egin du gazteen zientzia-bokazioak pizteko, gizartearen kultura zientifikoa sustatzeko, eta bertako eta gaur egungo zientzia hedatzeko tresna izateko helburuarekin.

BCAM matematika aplikatuetan diziplinarteko ikerketarako zentroa da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, zientzia talentuaren trebakuntza eta erakarpenaz, euskal zientzia eta teknologia sistema sendotzeko helburuarekin.

Hitzarmenari esker, aurrerantzean, Elhuyar Zientzia Azokaren laguntzaile izango da. Elhuyar Zientzia Azokako gazte-taldeak BCAMen egoitzan hartzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, harrera egingo zaie gazteei, ikerketa-zentroaren jarduera azalduko zaie, eta ikertzaileekin solasteko aukera izango dute.

Hitzarmena BCAMeko kudeatzaileak, Lorea Gomez andreak, eta Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak, Jon Abril Olaetxea jaunak, sinatu dute.

 

Ongi etorri Elhuyar Zientzia Azokara!

 

Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa,  Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.