Bilboko Begoñazpi ikastetxeko gazteak CFMn izan dira bisitan

2019/10/25
2019ko Elhuyar Zientzia Azokan irabazi zuen Bilboko Begoñazpi ikastetxeko gazte-taldeak CFM- Materialen Fisika Zentrorako bisita "Astronautak espazioan daudenean emozioen eragina" proiektuarekin.

Bilboko Begoñazpi ikastetxeko DBH4 mailako gazteak urriaren 25ean CFM- Materialen Fisika Zentroan izan dira bisita turorizatuan. ‘Elhuyar Zientzia Azoka 2019’ azokan ‘Astronautak espazioan daudenean emozioen eragina’ lanagatik lortutako aipamena da; egileak June García, Ander Corral, Martina Usobiaga eta Naia Bilbao dira, eta atzoko eguna baliatu zuten bizipen hori izateko.

Elhuyar Zientzia Azokako aipamenaren arrazoiak hauek izan ziren: “Gaiak psikologia eta teknologia uztartuz zeharkakoa eta originala izateagatik, tresna konplexuak eta erabilera ere konplexua izateagatik, komunikazio onagatik, eta metodologia eta lan-antolaketa ona egiteagatik”.

Gazte-taldea eta irakaslea, Julen Kortajarena Urkola, izan dira CFMn.