Bilboko Begoñazpi ikastolako gazteek UEU ikastaroan hartu dute parte

2019/09/23
2019ko ‘Elhuyar Zientzia Azokan’ Bilboko Begoñazpi ikastolako gazte-talde batek UEUko formazio-saioa irabazi zuen "Crystaltanic" proiektuarekin, eta irailean jaso dute formazio hori.

 Bilboko Begoñapi ikastolako DBH1 mailako gazteek, orain, irailean, ikasturtearen hasierarekin batera, UEUko formazio-saioa izan dute; ikasleen neurrira eskainitako ikastaro batean parte hartzea zen ‘Elhuyar Zientzia Azoka 2019’ azokan  ‘Crystaltanic ' lanagatik lortutako saria;  eta iraila baliatu dute bizipen hori izateko. Ikastaroren izenburua 'Wikipediak forma ematen dio zientziari' saioa izan dute UEUko Aitzol Astigarragaren eskutik, eta emaitza Begoñazpi ikastetxearen wikipediako sarrera osatzea izan da.

Elhuyar Zientzia Azokako sariaren arrazoiak hauek izan ziren: "Azalpenak argiak eta zehatzak izan direlako, metodologia zientifikoa jarraitu dutelako eta aspektu zientifikoa erabiliz eratua izan delako".

KIDEAK: Eider Bueno, Ane Castellanos, Naia Romero, eta Eneko Ibañez (DBH1)

IRAKASLEA: Julen Kortajarena Urkola

Gazte-taldea eta irakaslea izan dira UEUko formazio-saioan, eta hemen saioari buruz esan dutena.