LANAREN DESKRIBAPENA. Kafe hondakinetatik abiatuta, Pleurotus Ostreotus perretxikoak ekoiztuko ditugu. Kafea ez ezik, papera eta fruta azal egosia izan ditugu
perretxikoen elikagai. Argi utzi nahi duguna zera da; egunero gure inguruan kopuru handitan botatzen dugun materia organiko batetik abiatuz,elikagai diren perretxikoak ekoitzi daitezkeela. Pleurotus Ostreatus perretxikoaren hazkuntza aztertzea elikagai modura substratu desberdinak erabiliz. Horretarako honako hauek kontrolatuko ditugu:
- Mizelioak (perretxikoaren atal begetatiboa) zenbat denbora behar duen hazteko.
- Perretxikoak ateratzen hasteko zenbat denbora behar izan den.
- Perretxiko kopurua eta tamaina.
LANAREN EREMUA. Biologia
Egileak: Luis Javier Bejarano, Adan Dimitrijevic Urreta eta Fabian Negoescu
Taldearen izena: Kafea platerean
Ikastetxea: Bilboko Martin de Bertendona IES
Maila: DBH1
Irakaslea: Alaitz Acha Arribas