Bilboko Eskolapioak ikastetxeko gazteak Tecnaliara bisitan

2019/06/11
2019ko Elhuyar Zientzia Azokan Bilboko Eskolapioak ikastetxeako gazte-taldeak Tecnalia ikerketa-zentrorako bisita irabazi zuen "Zabor-biltzailea" proiektuarekin eta gaur izan dira bertan gazteak.

Bilboko Eskolapioak ikastetxeko DBH4 mailako gazteak gaur, ekainak 11, Tecnalia ikerketa-zentrora joan dira bisitan. Bisita hori Elhuyar Zientzia Azoka 2019 saioan Asier Loinazek, Berta Jauregialzok, Amaia Ojangurenek eta Irune Santamaríak 'Zabor-biltzailea' lanagatik lortutako aipamena da, eta gaurko eguna baliatu dute gela osoak bizipen hori izateko.

Elhuyar Zientzia Azokako aipamenaren arrazoiak hauek izan ziren: "Arazo bat identifikatu eta irtenbidea ematen saiatzeagatik, akatsen prozesuan ikasten joateagatik, ikuspegi inklusiboa izateagatik, aurkezpen eta komunikazio onagatik".

Saria taldeak irabazi bazuen ere, Tecnalia ikerketa-zentroak gela osoa jaso du bisitan, eta irakasleak ere bertan izan dira.