Bilboko La Salle ikastetxeko 'Feeling Cells' taldea Bizkaia Talent-eko arduradunarekin izan da, Elhuyar Zientzia Azokan jasotako bekaren nondik-norakoak ezagutzeko
2018/07/10
Bilboko La Salle ikastetxeko Galder Sasia, Gorka Lombardero eta Ziortza Cerveto, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, eta Garbiñe Ibañez Cantón, irakaslea, Bizkaia Talent-eko Iratxe Tejada arduradunarekin elkartu dira. Elhuyar Zientzia Azoka 2017-2018 ekitaldiaren Bilboko saio nagusian aurkeztutako ‘Feeling Cells’ lanak jasotako saria gauzatzeko izan dira bertan.
LANAREN EZAUGARRIAK
- Izenburua:
- Feeling Cells
- Taldea eta taldekideak:
- 'Feeling Cells' taldea / Galder Sasia, Gorka Lombardero eta Ziortza Cerveto taldekideak
- Lanaren laburpena:
- Peltier zelulen bidez, xahutu egiten den energia termikoa elektrizitatean eraldatzen dugu.
- Saria:
- Bizkaia Talent-ek antolatutako ‘Profesionaltasunerako Trebetasunak (Skills)’ programan 40 orduko banakako formazioa jasotzeko beka taldeko kide bakoitzarentzat.
- Epaimahaiaren erabakia:
- Ideia interesgarri eta esperimentazio garatua izateaz gain, garapen mekaniko eta elektroniko oso ona eta arazoei aurre egiteko gaitasuna erakutsi dutelako txosten bikain batean.