Bilboko La Salle ikastetxeko gazteak CFMn izan dira bisitan

2019/06/21
2019ko ‘Elhuyar Zientzia Azokan’ Bilboko La Salle ikastetxeko gazte-taldeak CFM- Materialen Fisika Zentrorako bisita irabazi zuen "R que R" proiektuarekin.

Bilboko La Salle ikastetxeko DBH4 mailako gazteak atzo, ekainak 20, CFM- Materialen Fisika Zentrora joan ziren. Bisita hori ‘Elhuyar Zientzia Azoka 2019’ azokan Ander Eigurenek, Ane Muñozek, Joana Taboadak eta Irantzu Fernandezek ‘R que R ' lanagatik lortutako aipamena da, eta atzoko eguna baliatu zuten bizipen hori izateko.

Elhuyar Zientzia Azokako aipamenaren arrazoiak hauek izan ziren: "Hondakinen berrerabilpenera eginiko hurbilketa arazo erreal batetik abiatuta, jarraituriko prozedura eta soluzioak eragin lezakeen ingurumenarekiko inpaktu murrizketarengatik".

Gazte-taldea eta irakaslea izan ziren CFMn.