Bilboko Unamuno BHI institutuko 'kasSOS' taldeko kideak UEUren Udako Ikastaroetan izan dira, Elhuyar Zientzia Azokan jasotako beka baliatuz
2018/07/11
Bilboko Unamuno BHI institutuko Izaskun, Victoria, Alain, Asier, Aitor eta Ibai, Batxilergoko 1. mailako ikasleak UEUko Udako Ikastaroetan dira, konputagailuen arkitektura eta sistemak gaiko Edurne Larraza (@elur_larraza) irakaslearekin. Elhuyar Zientzia Azoka 2017-2018 ekitaldiaren Bilboko saio nagusian aurkeztutako ‘SOYT kaskoak’ lanak jasotako saria gauzatzeko izan dira bertan.
LANAREN EZAUGARRIAK
- Izenburua:
- SOYT Kaskoak
- Taldea eta taldekideak:
- 'kasSOS’ taldea / taldekideak: Izaskun, Victoria, Alain, Asier, Aitor eta Ibai
- Lanaren laburpena:
- Soinu oso altuak, autoen klaxona edo anbulantziako sirena adibidez, detektatzean kaskoen musika geldituko duen gailua. Horretarako soinu-sentsore bat erabiliko dugu dezibelio oso altuak erregistratzean seinalea bidaliko duena plakara. Honek agindua bidaliko du kaskoei musika gelditzeko.
- Saria:
- Programazioaren oinarrizko kontzeptuak ikusteko eta ikasteko ‘Code.org’ plataforman oinarritutako ikastaro-tailerra UEUren Udako Ikastaroetan. bat. Ikastaroa Gazteei egokituta dago, eta gaur egun erabiltzen dituzten jolas eta pelikuletan oinarrituta dago. ‘Code.org’ plataforma erabiltzen hasteko lehen urratsak emango dira.
- Epaimahaiaren erabakia:
- Ideia originala eta gaur egun gure gizartean gero eta arazo nagusiagoa den bati erantzuna emateagatik.