Biofisika Institutuak bat egin du Elhuyar Zientzia Azokarekin
Elhuyarrek eta Biofisika Institutuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Honi esker, Biofisika Institutua lhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzailea izango da, gazteen eta ikertzaileen arteko zubi-lana egiteko helburuarekin.
Biofisika Institutuak bat egiten du Elhuyar Zientzia Azokaren xedeekin: gazteen zientzia-bokazioak piztea, gizartearen kultura zientifikoa sustatzea, eta bertako eta gaur egungo zientzia hedatzeko tresna izatea.
2026ko ekainera bitarteko iraupena duen akordio honi esker, Biofisika Institutuak bere ikerlariekin parte hartuko du ekimenean. Zehazki, ikertzaileek gazteak beren proiektuetan mentorizatzen lagunduko dute. Saio hauek ikerketa-zentroan bertan edo bideokonferentzia bidez egiteko aukera izango dute gazteek. Gainera, Biofisika Institutuak ordezkariak bidaliko ditu Elhuyar Zientzia Azokaren egun nagusira.
