Bizilabeko gazteek ‘Galiciencia’ azokan parte hartu dute Elhuyar Zientzia Azokan eskuratutako sariari esker
2025/05/20

Antibiograma proiektua aurkeztu diete bertaratuei azokak iraun duen hiru egunetan zehar
Bilboko Deustuko Bizilabe aisialdi-eskaintzako gazteak ‘Galiciencia’ azokan izan dira. 2024ko Elhuyar Zientzia Azokan DBH 1 eta 2.mailako 2. saria jaso zuten, eta horri esker egon dira Aiala Eskalza Fernández eta Julen Moreno Pérez de Albeniz azokan.
Antibiograma proiektua aurkeztu diete bertaratuei. Proiektuan, jaki naturalek antibiotiko berriak dituzten aztertu dute antibiogramen bidez.
Proiektua aurkezteaz gain, azokan parte hartu duten beste gazteekin batera egun ederrak igaro dituzte. Proiektu gehiago ezagutu eta lagun berriak egiteko aukera izan da!