Arratia BHI institutuak proiektu bat aurkeztu du Ciencia en Acción azokan, Elhuyar Zientzia Azokaren izenean

2023/10/31
Urriaren 27tik 29ra egin da, Bartzelonako Viladecans herrian, 2023ko Ciencia en Acción azoka

2023ko Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen Arratia BHI institutuko gazteek aurkeztutako proiektu honek:

Izenburua: Mendikateak eraikiz STEAM proiektua

Maila: Batxilergoa

Taldekidea: Bihotz Lecuona Cordero

Gaztearekin batera Beñat Inatxauspe irakaslea joan da Viladecansera, azokara. 

Gazteek proiektuak aurkeztu dituzte, eta, horrez gain, beste hainbat ekintza ere izan dira (hitzaldiak, esperimentu-erakustaldiak, beste ikastetxeek ere egindako proiektuen azoka, sari-banaketa, eta abar).

Bizipen interesgarri eta motibagarria, dudarik gabe, bizi izan dutena!