Elhuyar Zientzia Azokatik Bartzelonako Exporecerca Jovera

2019/03/04
Beasaingo La Salle ikastetxeko gazteak, familiako hainbatek lagunduta, Bartzelonan izan dira Exporecerca azokan 'Etxeko robot laguntzailea' proiektua aurkezten.

Beasaingo La Salle ikastetxeko DBH-4 mailako Marko eta Iakes Alcalde ikasleak Bartzelonako Exporecerca zientzia-azokan izan dira otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, SEINeko proiektu bat aurkezten.

2018ko Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen proiektua da 'Etxeko robot laguntzailea' eta orain,  eta, orain, Exporecerca Jove azokara eraman dute Zientzia Azokaren izenean. Elhuyarrek Magmarekin sinatutako hitzarmen bati esker eginiko sari-trukaketaren barruan kokatzen da.  Proiektuan zehar irakasle eta gurasoen laguntza ezinbestekoa izan du, izan ere, hezkuntzazko hainbat ikerketek diote gazteen hezkuntzan familiaren papera oso garrantzitsua dela.

Nagusiki gazteez osatutako Magma elkarteak antolatzen du urtero Exporecerca Jove azoka, eta aurtengoa XX. edizioa da. Hainbat herrialdetako gazteek aurkeztu dituzte zientzia-proiektuak.