EAEko irakasleek STEAM proiektuak egiteko onlineko trebakuntza-saioa izan dute

2021/11/22

Joan de azaroaren 16an, Bigarren Hezkuntzako irakasleek onlineko  trebakuntza-saioa izan dute. STEAM proiektuetan aritzeko oinarriak, irakasle eta ikertzaileen testigantzak, praktika onak eta zientzia-azoketan parte hartzeko aukerak aurkeztu dira; besteak beste, Elhuyar Zientzia Azokan.

EAEko ikastetxe askotako irakasleak izan dira, eta, guztira, 67k hartu dute parte.

Trebakuntza-saio hau antolatu izan da, besteak beste, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren) eta Euroeskualdeko laguntzei esker.