Elhuyar Zientzia Azokatik Bartzelonako Exporecerca Jovera

2018/03/22
Maitane Alonso Monasterio gaztea Ikasleak "Janarien mantentzeari buruzko ikerketa" proiektua aurkeztera joan da Bartzelonako Exporecerca Jove azokara, eta bertan izango da gaurtik larunbatera bitartean.

Sodupeko (Gueñes) Avellaneda ikastetxeko ikaslea da Maitane, eta 2017ko Zientzia Azokan jaso zuen saria da Elhuyarren Zientzia Azokaren izenean Exporecerca Jove azokara eraman duena. Elhuyarrek Magmarekin sinatutako hitzarmen bati esker eginiko sari-trukaketaren barruan kokatzen da.  Proiektuan zehar gurasoen laguntza ezinbestekoa izan du, izan ere, hezkuntzazko hainbat ikerketek diote gazteen hezkuntzan familiaren papera oso garrantzitsua dela.

Nagusiki gazteez osatutako Magma elkarteak antolatzen du urtero Exporecerca Jove azoka, eta aurtengoa XIX. edizioa da. Guztira, 115 zientzia-proiektu aurkeztuko dituzte hainbat herrialdetako gazteek.