‘Elhuyar Zientzia Azoka 2019’-an saritutako proiektua erakustera joan dira gazteak ‘Mostra Nacional da Ciência’ azokara Portora

2019/05/31
Bilboko Begoñazpi ikastetxeko gazteak Porton dira, Portugaleko ‘Mostra Nacional de Ciência’ azokan, ‘Astronautek espazioan lo egiteko dituzten arazoak’ proiektua aurkezten.

Bilboko Begoñazpi ikastetxeko Batxilergo 1. mailako INSOVNIA taldeko Nerea Brunet, Uxue Esparta, Alba Mongue eta Naia Sanchez ikasleak Porton dira  Portugaleko ‘Mostra Nacional de Ciência’ azokan, maiatzaren 30etik ekainaren 1era

2019ko maiatzaren 11n Elhuyar Zientzia Azokan saria jasotako proiektua da ‘Astronautek espazioan lo egiteko dituzten arazoak’, eta gazteek Mostra Nacional de Ciência azokara eraman dute Zientzia Azokaren izenean. Elhuyarrek Fundaçao da Juventude erakundearekin sinatutako hitzarmen bati esker eginiko sari-trukaketaren barruan kokatzen da. 

Proiektuan zehar alde askotatik izan dute laguntza; hasteko, irakasleak, une oro ondoan izan dituztelako, baina ezin aipatu gabe utzi unibertsitateko ikertzaileak, eta familia bera.

‘Mostra Nacional de Ciência’ azokak aurten 13. edizio du, eta Portugal osoko zein nazioarteko zientziako eta teknologiako proiektuak aurkezten dira. Atzo, maiatzak 30 ireki zituen ateak, eta INSOVNIA taldeko standean Portugaleko Hezkuntza Ministroaren bisita izan zuten.